XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errekuntza deritzon erreakzioan, erregaia den substantziak oxigenoarekin erreakzionatzen du.

Oxigenoa errekaria dela esan ohi da.

Errekuntzan energi kantitate handia askatzen da, argi eta bero eran. Sugarra errekuntza gertatzen deneko aldea da.

Errekuntza ez da berez hasten.

Sugar edo txinpart elektriko batez hasi behar izaten da, eta gero berez segitzen du.

Gizakiak erabilitako lehenengo erregaia egurra izan zen.

Mendeak pasa ahala, bestelako erregaiak ere erabili izan ditu, ikatza adibidez.

Geroago, gas naturala erabiltzen hasi zen; propanoa; butanoa; gasolina, etab.; horiek guztiok hidrokarburoak dira.

Laborategietan gas-erregailua erabili ohi da; horren eskema 19. irudian ikus daiteke.

Erregaia gas naturala edo butanoa izan ohi da.

Karbonoaren errekuntzan karbono dioxidoa sortzen da, eta konposatu hidrokarbonatuen errekuntzan, hala nola alkohola, ezkoa, butanoa, etab. erretzean, horrez gain ur-lurruna ere eratzen da:

Csub2Hampsub5;OH (alkohola) + 3Osub2 -- 2C0sub2 + 3Hsub2O

2Campsub4;H10 (butanoa) + 13Osub2 -- 8C0sub2 + 10Hsub2O

Gaur eguneko ikerkuntzak erregaiak erabat erretzeko teknika berriak garatzeko bilaketan dihardu, horrela energia ahalik eta ondoen aprobetxatzeko.

Aldi berean, errekuntzetan eratzen diren produktu kutsatzaileak eliminatzera zuzendurik dago ikerkuntza.

35. Erregai fosilen erreserbak, hala nola ikatzarenak eta petrolioarenak, mugaturik daude.

Entziklopedietan bilaturik, azter ezazu zein diren gaur egun erregai horien erreserbak.

36. Bila ezazu berotegi efektua deritzon fenomenoari buruzko informazioa.

Ba ote du zerikusirik errekuntzekin?

37. Bila ezazu errekuntzek ingurugiroan sortzen duten kutsadurari buruzko informazioa.

- Zein substantzia kutsatzaile sortzen dira errekuntzetan?

- Zer ondorio dakartzate osasunari dagokionez?

- Nola elimina daitezke substantzia kutsatzaileak, edo gutxiagotu behintzat?

38. Ondoko gaiari buruzko eztabaida antolatuko duzue ikasgelan: Enpresa kimikoek, petrolioaren alternatiba modura, erregai merkeak presta ditzakete.

19. ird. Gasaren errekuntza, laborategiko erregailu batean.

Erabateko errekuntzaren aldea

Errekuntza partzialeko aldea

Erre gabeko gasa

Aire-korronteak herrestan eramandako gasa

Gasa